2012/02/23 "La sociedad de la información, las tecnologías y la educación" testuaren gaineko gogoetak


Gure kobazulo honen eraikuntzak zalantzak, ezjakintasuna eta urduritasuna sortu zizkigularik ere, jada eraikita daukagu gure espaziotxoa. Disfrutatzeko eta ideiak konpartitzeko erabiliko dugun txokoa izanik, hemendik aurrera kobazuloa hornituz eta apainduz gozatuko dugu.

 Lehen hornidura modura, Manuek Aria Moreirak idatzitako  "La sociedad de la información, las tecnologías y la educación" testuari buruzko hausnarketa jasoko dugu.
 Hona hemen, klasean buruari eragin eta gero, sortu zaizkigun ideia nagusiak:

...................................................................................................................................................
ZEREN GAINEAN HITZ EGITEN DU TESTUAK?

Teknologia berriak globalizazio prozesua modu ikaragarrian bizkortu egin dute, honen eragile bakarrak ez diren arren. Honek aldaketa handiak sortu ditu egungo gizartean ezinbestean, eskolan (gizarte horren zati garrantzitsu izanik) barne. 

Arlo guztiek bezalaxe, Teknologia Berriek  abantailak nahiz alde txarrak dituzte. Abantailen artean, garrantzitsuenak ondokoak lirateke: pertsonen arteko komunikazioa errazten dute, informazioa eskuragarri dago guztiontzat, zerbitzuen kalitatea eta efikazia areagotzen dute, munduari buruzko ikuspegi zabalagoa ematen digute …
Desabantailen artean, dependentzia sortzen dute, mendebaldeko kultura inposatu egiten dute, herrialdeen arteko desberdintasun kulturak eta ekonomikoak areagotu egiten dituzte, intimitatearen galera eragiten dute askotan, etab.

Teknologia berrien eragina esparru guztietan horren handia izanik, hezkuntza arloak aldaketa nabarmenak jasan ditu azkenaldi honetan. Beraz, ikasle eta, batez ere, irakasleek ahaleginak egin behar dituzte berrikuntza prozesu honi egokitzeko. Era berean, irakaskuntzaren helburuak aldatu dira, gaur lehentasuna ikasleek honako gaitasunak gara ditzaten delarik: teknologien maneiua eskuratu, informazioa modu kritikoan tratatu, jarrera eta balore positiboak garatu teknologiarekiko, egunerokotasunean teknologiak erabili, etab.

Ondorioz, moldakuntza-prozesu etengabe baten barne gaude sartuta, non Teknologia Berrien erabilpen kritikoa bultzatzea lehentasunetako bat izango den.


Testuaren irakurketatik ateratako BOST HITZ GAKO
Teknologizazioa
Erabilera kritikoa
Globalizazioa
Dependentzia
Birkontzeptualizazioa

Irakurketa dela eta, burura etorri zaizkigu BI GALDERA NAGUSI:
  •  Nola lor genezake teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzea dependentziarik sortu gabe?
  •  Gai izango ote gara, irakasle bezala, arlo honetan ikasleek guk baino gehiago jakin dezaketela onartzen eta egoera horiei aurre egiten?
GURE BEHARREN ZERRENDA
  • Hezkuntzaren teknologizazio egoera berri honi aurre egiteko trebetasunak garatu
  • Ezagutzak eguneratu
  • Irakasleon lana eraginkorragoa izan dadin, baliabide teknologikoak ezagutu eta maneiatu
  • Irakasleok izan beharrean ezagutzaren transmisore, ikasleek beraiek guri gauzak erakuts diezazkiguketela onartu
  • Kritikotasuna bultzatu ikasleengan, Teknologia Berrien zentzuzko erabilera bultzatuz

2012/02/16 ERLAXATU GAITEZEN


Kobazulora eta, honekin batera,   ikasgaira sartzeak sortutako emozioak, zalantzak, buruhausteak,... alde batera usteko, erlaxatzea jarduera bikaina litzateke. Gure emozioak ulertzeak,  horietan erreparatuz eta  sakonduz,  jarrerak hobetu eta besteekiko harreman afektiboak sendotu ditzake.

Batzuetan erlaxatzeko baliabiderik onena musika entzutea dugu. Hori dela eta, aurreko astean, Ludovico Eunadi-ren abestiarekin erlaxatzeko aukera izan genuen gelan, eta baita lortu ere!

Horregatik, garrantzitsutzat jotzen dugu irakasle izango garenean, gure ikasleekin ere sentimenduei buruz hitz egitea. Batik bat sentimendu horietan sakontzea eta hausnartzea, horrela lasaitasun eta konfiantza giroa sortu dezakegulako gelan.

Jarduera hau burutzeko, era askotako ariketak erabil ditzakegu, esaterako:

  • EMOZIOEI IZENA JARTZEA. Sentipenei izena jartzea, nola sentitzen naizen hausnartu eta sentipen horri izen bat jartzea.
  • ERLAXAZIO ARIKETAK LANTZEA.
  • AGRESIBITATEAREN ALTERNATIBAK: Ariketen bidez erakutsiko dizkiegu jarrera bortitzak alboratzen lagunduko dieten gakoak: gatazkaren gunetik aldendu eta pentsatu, erlaxatu, nork bere buruari pentsamenduaren bitartez irizpideak eskaini, jarrera enpatikoak bultzatu…

Bizkaiko Urtxintxa Eskolak, hezkuntza emozionala bultzatzeko oso aproposa den “Emozioen MEMORY-a” euskarri pedagogikoa kaleratu zuen orain dela urte batzuk. Memoria garatzeko bikote jolas ospetsuan oinarritutako jokoa da. Aipatutako tresna, haur eta gaztetxoen garapen emozionala era dibertigarrian garatzen laguntzeko diseinatuta dago. Horren bitartez hamar emozio mota ezagutuko dituzte eta emozio adierazpenean garrantzitsuak diren prozesuetan (emozioen identifikazioa, emozioen kanpo seinaleak, hausnarketa, “emozioa” eta “jokabidea”-ren arteko aldea…) trebatuko dira jolasean ari diren bitartean.
(Hik Hasi aldizkaria 126. alea)

Zuk ere diseinatu zure "Emozioen Memory" pertsonala eta eraman ezazu beti zurekin! Jarriozu zure aurpegia azalean eta gorde bertan emozio, sentipen, hausnarketa eta berezi sentiarazten zaituen guztia!
 2012/02/09 Ongi etorria "Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" izeneko ikasgaira


Teknologia berriez inguraturik gaude egungo gizartean. Nork ez du mobil edo ordenagailurik erabiltzen? Ia guztiok teknologiaz baliatzen gara eguneroko bizitzan, neurri txiki edo handiagoan.

Gainera, badiote, gure belaunaldikook nahiko gaituak garela arlo honetan. Hala eta guztiz ere, "Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" ikasgai honi beldur geniola aitortu beharra daukagu: kontzeptu eta prozedura oso teknikoak eta zailak ikasi beharko ote genituen beldur, hain zuzen.

Beldurra sentitzetik urrun, aldiz, ikasgaiaren aurkezpenean teknologia berrien munduan murgiltzeko gogoa eta kuriositatea sentitu genituen, irakasleak jakinarazi zigun modura,ganoraz jardunez eta zereginari gogor ekinez erraza izango baitzaigu aurrera egitea.

Giro erosoa sortu zen klasean, beraz. Hasteko, nork bere esperientzia azaldu zuen teknologia berrien arlo honi dagokionez. Gero, irakasleak gaiaren gainean zuen ikuspuntua adierazi zigun, baita hiruhilabeteko plana zehaztu ere.

 Aipatutako plana ez da itxia izango. Horren ordez, pixkanaka-pixkanaka hornitu egingo da, antolamenduak tokian-tokiko arazoei, nahiei eta interesei erantzungo baitie. Hau da, guk geuk, ikasle bezala, ikasgaiaren planean zeresana izango dugu, aktiboki parte hartuz.

 Plan hori itxia izango ez delako froga ona Blog honen sorkuntza dugu. Geure gustura eraiki dezakegun espaziotxo honetan, irudimenak eta interes pertsonalek izango dute leku.

Ondorioz, hasierako beldurra eta mesfidantza, gogoan eta kuriositatean bilakatu zirela esan genezake. Lehenengoak erresistentziak diren bitartean, bigarrenak balore positiboak dira.

 Eta honi buruz, hain zuzen, mintzatu ginen saioaren azkenengo zatian: ikaskuntza prozesuan aurrera egitea oztopatzen diguten ERRESISTENTZIAK eta ikasle onak izateko behar ditugun BALOREAK aipatuz. Ikasle bakoitzak, zerrenda bakoitzetik bost erresistentzia eta balore aukeratu zituen. Azkenik zerrenda bakoitzeko bakarra aukeratu eta komunean jarri genituen.

Talde mailan, PORROTARI BELDURRA erresistentzia izan zen aipatuena. Baloreen taldean, berriz, KONFIANTZA errepikatu zen gehien. Hori kontuan hartuta, kontratu moduko batena egin genuen, non beldurra baztertzera eta norberarenganako konfiantza irabaztera konprometitu ginen.

 Batzuetan, ohartu ere ez gara egiten hainbat erresistentziek, guk geure buruari jarritakoek,mintzen gaituztela eta garatzea edo esperimentatzea ez digutela uzten: mugatzen eta frustratzen gaituzte. Ariketa eginez horretaz hartu genuen kontzientzia handiagoa.

Kontratua betetzea zaila izango zaigula badakigu, baina saiatzen bagara pixkanaka lortuko dugulakoan gaude! Hermann Hessek zioen modura: para que pueda surgir lo posible es preciso intentar una y otra vez lo imposible.




 2012/02/16 KOBAZULORA SARRERA



Haurrentzat inauteriak fantasiazko mundua diren bezala, guretzat ere Blog honekin lanean hastea  beste lur batean barneratzea izan da. Mundu horretan, zalantza, arazo eta kakanahaste ugarirekin murgildu gara, baina denboraren igaroaz espero dugu txoko hau gure egunerokotasunaren parte izatea, ondo pasatzeko eta gozatzeko erabiliko dugun espazioa hain zuzen. 
Fantasia honetan gurekin bidaiatu nahi duzuen guztiok, sar zaitezte gure kobazulora, ongi etorriak izango zarete eta!

"El que tiene imaginación sin instrucción, tiene alas sin pies" Joseph Joubert