Kobazulora eta, honekin batera, ikasgaira sartzeak sortutako emozioak, zalantzak, buruhausteak,... alde batera usteko, erlaxatzea jarduera bikaina litzateke. Gure emozioak ulertzeak, horietan erreparatuz eta sakonduz, jarrerak hobetu eta besteekiko harreman afektiboak sendotu ditzake.
Batzuetan erlaxatzeko baliabiderik onena musika entzutea dugu. Hori dela eta, aurreko astean, Ludovico Eunadi-ren abestiarekin erlaxatzeko aukera izan genuen gelan, eta baita lortu ere!
Horregatik, garrantzitsutzat jotzen dugu irakasle izango garenean, gure ikasleekin ere sentimenduei buruz hitz egitea. Batik bat sentimendu horietan sakontzea eta hausnartzea, horrela lasaitasun eta konfiantza giroa sortu dezakegulako gelan.
Jarduera hau burutzeko, era askotako ariketak erabil ditzakegu, esaterako:
- EMOZIOEI IZENA JARTZEA. Sentipenei izena jartzea, nola sentitzen naizen hausnartu eta sentipen horri izen bat jartzea.
- ERLAXAZIO ARIKETAK LANTZEA.
- AGRESIBITATEAREN ALTERNATIBAK: Ariketen bidez erakutsiko dizkiegu jarrera bortitzak alboratzen lagunduko dieten gakoak: gatazkaren gunetik aldendu eta pentsatu, erlaxatu, nork bere buruari pentsamenduaren bitartez irizpideak eskaini, jarrera enpatikoak bultzatu…
(Hik Hasi aldizkaria 126. alea)
Zuk ere diseinatu zure "Emozioen Memory" pertsonala eta eraman ezazu beti zurekin! Jarriozu zure aurpegia azalean eta gorde bertan emozio, sentipen, hausnarketa eta berezi sentiarazten zaituen guztia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario