2012/03/22 ZERTARAKO TEKNOLOGIA BERRIAK?



Joxemi Correaren eskutik, teknologia berriak eskolan erabiltzeko onurak landu ditugu gaur.

Eskolan teknologia berriak erabiltzearen helburua teknologiarekin ikasten ikastea da, teknologia bera ez da helburua, ikasteko bidea baizik. Teknologia erabiltzerakoan adibidez, ikasleak informazio iturri anitz erabiltzen duenez, informazio hau aukeratu, landu, konparatu, konpartitu, etab. egiten duenean, gaur egun kolokan dagoen komunikazio gaitasuna garatuko du. Honez gain, informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna ere landuko du noski.

Jakina da errepikatuz ikasten ez dugula, baizik eta informazioarekin lan eginez, hau barneratuz eta ahal den heinean besteei azalduz. Honetarako oso erabilgarriak dira teknologiak, haurrei pausu guztia hauek inolako zailtasun gabe ematea ahalbidetzen baitie. Gainera, metodologia hau erabiliz ikaskuntza ez da indibidualizatua izango, kolektiboki lan egingo da, haurrei talde lanean aritzera bultzatuz.

Irakasleek metodologia hau aurrera eramateko behar duten materiala jada eskola guztietan aurki dezakegu: Office-a, internetera konexioa, bideoak, imajina ezberdinak, eta kasu batzuetan plataforma ezberdinak ere bai (moodle adibidez). Dena dela, irakasle askok oraindik ere ez dute formazioa nahikoa honelako metodologia bat aurrera eramateko, eta oraindik ere jada zaharkitua dagoen metodologia tradizionalaz baliatzen dira. Ondorioz, teknologia berriek irakasleen berrinstrumentalizazioaren dilema dutela esan daiteke. Bi egoera ezberdindu daitezke hemen irakaslek erabilzten duten metodologiaren arabera:
  1. Orain arte erabilitako metodologia tradizionala erabili.
  2. Eredu zailagoetara pasatu, erantzun teknologiko eta metodologikoak erabiliz.
Lehenengo metodologia erabiltzen duten irakasleen ikasleek ez dute ia teknologiarik erabiliko, beraz, ez dira bat ere motibatuko. Ondorioz, ikasleek eskola porrota izateko aukera handiagoa izango dute, irakaskuntza irakasleen zentratuta baitago, eta ez eurengan.

Bigarren eredua erabiltzen duten irakasleek aldiz, ikasleak teknologia berriez motibatuta izango dituzte, irakaskuntza eurengan zentratuko da, eta beraz, eskola porrota izateko aukerak murriztu egingo dira.



Argi dago teknologia berriek onura itzelak ekarri ditzakela ikasleen egunerokotasunerako. Dena dela, onura hauek sortzea irakasleen esku dago neurri handi batean. Lan handiagoa eman dezake, neketsuagoa izan, edo buruhauste itzelak ekarri ditzake, baina ez al da azken finean irakasleen helburua ikasleek ahal bezain ondo ikastea? Ez ote du merezi esfortsua egiteak?



Gaur egun teknologia berriek gure gizartean duten pisua Steve Jobs-en heriotzaren ondoren sortutako mugimenduen bidez ikus dezakegu. Apple-en sortzailearen heriotzak, hainbat herrialdeetan bere jarraitzaileak batu eta homenaldiak egitera bultzatu ditu. Ez zegoen prestatua, teknologia berriek ahalbidetuta (Facebook, Twiter, eta WhatsApp), jendea kontzentratzera animatu da.




  "Si enseñamos a los estudiantes de hoy como enseñamos ayer, les estamos robando el mañana."
John Dewey


"Si un niño no puede aprender de la manera que enseñamos, quizá debemos enseñarles de la manera que ellos aprenden."

Ignacio ‘Nacho’ Estrada