AGURRA!



   Bukatu da ikasturtea! Lan guztiak entregatu ditugularik, orain lasai lasai gaude, baina... AZTERKETAK GERATZEN ZAIZKIGU ORAINDIK!  eta hala ere,  gure bizitza osoan zehar formatzen ibili beharko gara, mundua aldatzen den heinean, honi egokitu behar gatzaizkiolako. 

Pozik aritu gara blogean lanean, hainbat gauza kontatu eta erakutsi dizkizuegu, eta guk ere ikasi ditugu gure ikaskideen blogetatik. 

Helburuak bete ditugulakoan, AGURTZEN ZAITUZTEGU; 

                                                                                                             LAMIAK



2012 / 05 / 17 POSTPROGRAMA

Bazen behin, Magisteritza eskolan talde zintzo eta langile bat. Haien lehen eguna zen klasean, eta …  Hara! Teknologia berrien ikasgaia tokatu behar!  Zer egingo dugu? Norbaitek ezagutzen du zerbait gai honi buruz? Teknologian “friki”-ren bat ezagutu beharko dugu! Hasi ziren arduratuta elkar galdezka.

Iritsi zen irakaslea, ikasgaiaren nondik norakoak azaltzeko, baina taldearen urduritasuna ez zen baretu. Irakasleak ez zituen ikasle urduriak gogoko, beraz, Ludovico Einaudi aurkeztea erabaki zuen! Hori zen goxotasuna! Musika notak ia eskuekin uki zitezkeen! Lasaitasuna gutxika - gutxika taldean nagusitzen hasi zen. Ikasgaia ez zen hasieran uste bezain beldurgarria …

Hurrengo egunean ere irakasleak opari bat eman zien bere ikasleei! Hori bai zortea! Frederick arratoitxoaren bisitarekin poztu zien eguna. Honekin batera, ikasgai honetan zer gauza ikastea gustatuko litzaiekeen galdetu zien, eta agertutako ideiekin, eztabaidatxo bat egin zuten klasean. Bai bitxia ikasleek ikasi nahi dutena aukeratzeko posibilitatea izatea! 

Asteburua aurrekoak baino lasaiago pasa zuten, ikasgaia bideratzen zihoan. Taldeak sorpresak jada bukatuak zeudela uste zuen, baina ez! Hurrengo klase egunean irakasleak konpainia berria ekarri zuen,  atzerritik gainera! Hezkuntza sisteman aditua den Ken Robinson famatua, hain zuzen ere.  Honek, bere ezagutza guztiak oparitu zizkieten ikasleei, bai erabilgarriak eta interesgarriak!
Aurreko bisitak duda bat sorrarazi zuen taldekideengan, zergatik dira beti gizonezkoak bisitan datozenak? Emakumeek ez al dute hitzaldirik ematen? Hau ikertu beharra zegoen. Komunikabideetan ematen den bere irudia aztertzeari ekin zioten, Emakumearen Nazioarteko eguna zela aprobetxatuz. Ondoren, guztia Glogster programaren bidez jasotako poster batean irudikatu zuen talde finak.

A zelako imajinazioa duen  irakasle honek! Izan ere, krisi garaian kreatibitatea da aurrera egiteko beharrezkoa den tresna. Horren gainean egon ziren hitz egiten ikaskide guztiak, baita konpetentzia digitalari buruz ere. Honetarako, Manuel Arearen laguntza jaso zuten.
Irakasle honek izugarrizko lagun piloa zuen: Manuel Area, Ken Robinson, Frederick, eta Joxemi Correa! Azken hau berria da, ez? Sorpresa! Azken honek ere bisita egin zien taldekoei! Honen eskutik, teknologia berriak eskolan erabiltzeko onurak landu zituzten.
Guztia ez zen lan egitea izan baina, jai egunak ere izan zituzten: Aste santuko opor euritsuak! Hala ere, bueltan estresaz gain ilusioa bueltatu zen taldekideen gorputzera, lan mordoa zuten aurkeztu, entregatu eta egiteko, baita teknologia berrietan ere.  

Lana bukatutakoan, egindakoa klase-kideen aurrean aurkezteko unea iritsi zen, eta honekin batera urduritasuna!  Baina aurkezpenarekin hasi eta  egonezina alde batera utzi zuten, nork pentsatuko zuen hainbeste disfrutatuko zutela! Eta klase-kideei hainbeste gustatuko zitzaiela!

Kurtsoa bukatzear zegoen jada, ia konturatu ere egin gabe, azken lanak entregatzeko unea iritsi zitzaien: ebaluazioak, bloga ixtea, eta kurtsoan ikasitako guztia postprograma batean jasotzea. Orduan ohartu zen taldea, kurtsoan zehar ikasitakoa hasieran uste baino baliagarriagoa zela, eta teknologia berrietan lehen baino ezagutza gehiago zituztela!


2012/05/03 ESPERIENTZIAK PARTEKATZEN

Aste honetan ere asko izan dira ikaskuntza esperientzietan bizitutako sentipen, hausnarketa, burutapen, ideia, ezagutza,.... ondorioz esperientzia bakoitzetik hartutako ebidentziek, aurreko asteko etorkizunerako maleta bete bete egingo lukete. Baina maleta horretan oraindik ere izango dugu zer sartu, beraz, guretzat garrantzitsuena izan dena zerrendatu eta horiei lekutxo bat egingo diegu:

  • Lip-dud a CD batetan grabatuta, kooperazio eta talde lanaren  teknikak. Guztion laguntza bilduz eta bideo kamera erabiliz izugarrizko "filma" egin daitekeela erakusteko.
  • "Site" web orrialdean gure txokoa sortzeko instrukzioak.
  • Eraikuntzen dinamika eta Cadaver Exquisito esperientziak. Ziurrenik etorkizuneko helmugaren batetan, kulturartekotasunak bere lekua izango du eta kasu horretan, bi baliabide hauen nondik norakoak biltzen dituen koadernotxoa oso ondo etorriko zaigu. Hori bai, gainazalean "Zaindu maite duzun hori eta zaindu gorroto duzun hori" izenburu duelarik, oroitzapenak berpizteko.
  • Mobilarekin egin daitezkeen ariketen adibideak eta 7 aginduak.
* Tamalez "denboraren makina" eta "lekuz aldatzeko makina" ezingo ditugu eraman fisikoki, baina oroimenean izango dute beraien lekua.

Zerrenda bukatutakoan, idatzitakoari buruz hausnarketa egiten aritu gara. Talde bakoitzak bere ezagutzak partekatzeko izan duen askatasunak, baliabideei dagokionez, aniztasuna ekarri du gelara. Horrek aurkezpenen egileak motibatu egin dituela uste dugu eta ondorioz, hartzaileak ere berdin sentiarazi gaituzte. Beraz, ez ahaztu  " Ikaslea beraren ikasketa-prozesuan protagonista izatea onuragarria da, bakoitzak bere ardura izanik".

2012/04/26 ETORKIZUNERA BIDAIA!

Hasiera batean, aurrez esan bezala, oso urduri egon garen arren, azkenean guztiz lasaitzea lortu dugu, eta aurkezpena egoki eta lasai egin dugun sentzazioa izan dugu.

 Iritsi da eguna, aurreko asteetan prestatzen aritu garen lanaren aurkezpena egitea tokatzen zaigu jada. Urduritasuna da nagusi taldekide guztien artean, elkar lasaitzen behin eta berriz saiatzen garen arren. Guztia ondo prestatua eta ikasia dugula badakigu, baina handicap bat ere badaukagu: egunean bertan gure klasekideen iritziak mometuan egindako portafolio baten bitartez jaso nahi ditugu, INPROBISAZIOA!.


Gaurkoan etorkizunerako bidaia bat proposatu diegu gure kideei. Baina bidaia hau egiteko, beharrezkoa izan dute maleta prestatzea. Zein 4 elementu eramango zenituzke etorkizunean irakasle bezala aritzeko? Konfiantza, gogoa, lasaitasuna, teknologia berriak... denak dira garrantzitsuak, baina gure gaurko proposamena portafolioa ere gehitzea izan da.

Irakasgai honetan guztiok erabili dugu portafolioa; une honetan gu ere horixe egiten ari gara, baina ez dugu herraminta hau irakaslearen ikuspuntutik aztertu. Horixe izan da hain zuzen ere guk gaurkoan nahi izan duguna: orain arte ikasle bezala erabilitako baliabide honek, irakaslearen ikuspuntutik izan ditzakeen onurak ezagutu eta etorkizunean erabili ahal izateko tresna bezala aurkeztea. Askok ideia begirunez hartu duzue, eta beraz, ziur gaude zuen ikasleek ere herraminta eroso hau erabiltzeko aukera izango dutela.  Mila esker guztioi zuen parte hartzeagatik eta atentzioagatik!


Gure aurkezpena berriro ere ikusteko:


http://prezi.com/b6bhpwv0qxne/present/?auth_key=vziio6b&follow=xiqb1ain7v9t

Portafolioari buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzue:
  • http://www.sav.us.es/pixelbit/pixelbit/articulos/n32/2.pdf
  •  http://www.recursoseees.uji.es/fichas/fm4.pdf
  • http://www.slideshare.net/adalbertomartinez/docencia-2-elaboracion-portafolios-educativo

"Nuestra recompensa se encuentra en el esfuerzo y no en el resultado. Un esfuerzo total es una victoria completa."
Mahatma Gandhi