2012/03/08 EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Gaur arratsaldean, telebista kate Espainiar baten iragarkiei argazkiak atera dizkiegu bost minututan zehar. Espero genuenarekin egin dugu topo; hala ere, lotsagarria iruditu  zaigu,  emakumearen eta gizonezkoaren horren irudi faltsua aurkitzea. Emakumea sexu-objetua, etxe-andrea eta otzana dela saldu nahi digute. Aitzitik, gizonezkoa, erabakiak hartzen dituena, lan egiten duena eta gidatzen duena da. Zoritxarrez, deskribatutako egoera hau gure gizartean askotan egia bilakatzen da. Beraz, hausnartu dezagun eta ikus dezagun zelako eragina duten ikusentzunezkoek (Informazio eta Komunikaziorako Teknologiak) gure izaera eraikitzen goazen heinean.
"La prueba para saber si puedes hacer un trabajo o no, no debería depender de la organización de tus cromosomas."
ella Abzug (1920-1998) Política estadounidense.

2012/ 03/01 HEZKUNTZA SISTEMAREN PARADIGMA

 Gaur egungo hezkuntza sistemak bi helburu nagusi ditu Ken Robinson adituaren ustetan:
  1. Ekonomikoa: Bizi garen XXI. mendean bakoitzak bere tokia izatea.
  2. Kulturala: Ikasleek euren kulturarekiko atxikimendua izateaz gain, globalizazio prozesuko kide izatea.
Gaur egun erabiltzen den irakaskuntza metodoa industrializazio garaian sortutakoa da: Haurrak industrian lan egiteko prestatzen dira. Ondorioz, gaur egungo ikasleek ez diote inolako erabilgarritasunik ikusten eskolan ikasitakoari. Sistema honen ondorioz etekina atera duten ikasleak asko direla egia da, baina beste askok guztiz frustratuta bukatzen dute nahiz eta jende bikaina izan, izan ere, ez baitute euren potentzialitatea lantzeko aukerarik izan. Etekinik atera ez duten ikasleen artean TDH aren epidemi barnean daudenak dira. Gaur egun egiten diren froga estandarizatuek arreta urritasun eta hiperaktibitate kasu anitz diagnostikatzen dituzte, are eta gehiago, epidemia hau zabaltzen doa froga ezberdinak asmatzen diren neurri berean. Gaur egungo haurrak estimulazioz betetako munduan bizi dira, informazio anitz dago nonahi, ordenagailuak, bideojokoak, teknologia berriak, etab., eta aldiz, guk, klasean isilik eta adi egon daitezen eskatzen diegu, guk irakasten dizkiegun gauza aspergarriei adi hain zuzen ere. Hau lortzeko, beharrezkoa bada haurrak medikatu egiten ditugu euren kontzentrazio maila altua izan dadin eta beraz, eskola porrotik izan ez dezaten. Medikamentuak erabiltzeaz gain, azkenaldian ohikoa da teknologia berriak asmo berdinarekin erabiltzea: Ordenagailuaren aurrean adibidez, haurra isilik eta lasai egongo da, molestatu gabe. Ondorioz, badirudi eskolatze prozesuan haurrak anestesiatuta ditugula, eta honen ordez, zentzuak, emozioak eta sentimendu ezberdinak sorrarazten dizkieten egoerak bultzatu behar ditugu, honela soilik barneratuko baitituzte eduki ezberdinak.

"La creatividad nunca ha sido sensata. ¿Por qué habría de serlo? ¿Por qué tú deberías ser sensato? A lo largo del tiempo, lo que un artista necesita es entusiasmo, no disciplina."
Julia Cameron