2012/02/23 "La sociedad de la información, las tecnologías y la educación" testuaren gaineko gogoetak


Gure kobazulo honen eraikuntzak zalantzak, ezjakintasuna eta urduritasuna sortu zizkigularik ere, jada eraikita daukagu gure espaziotxoa. Disfrutatzeko eta ideiak konpartitzeko erabiliko dugun txokoa izanik, hemendik aurrera kobazuloa hornituz eta apainduz gozatuko dugu.

 Lehen hornidura modura, Manuek Aria Moreirak idatzitako  "La sociedad de la información, las tecnologías y la educación" testuari buruzko hausnarketa jasoko dugu.
 Hona hemen, klasean buruari eragin eta gero, sortu zaizkigun ideia nagusiak:

...................................................................................................................................................
ZEREN GAINEAN HITZ EGITEN DU TESTUAK?

Teknologia berriak globalizazio prozesua modu ikaragarrian bizkortu egin dute, honen eragile bakarrak ez diren arren. Honek aldaketa handiak sortu ditu egungo gizartean ezinbestean, eskolan (gizarte horren zati garrantzitsu izanik) barne. 

Arlo guztiek bezalaxe, Teknologia Berriek  abantailak nahiz alde txarrak dituzte. Abantailen artean, garrantzitsuenak ondokoak lirateke: pertsonen arteko komunikazioa errazten dute, informazioa eskuragarri dago guztiontzat, zerbitzuen kalitatea eta efikazia areagotzen dute, munduari buruzko ikuspegi zabalagoa ematen digute …
Desabantailen artean, dependentzia sortzen dute, mendebaldeko kultura inposatu egiten dute, herrialdeen arteko desberdintasun kulturak eta ekonomikoak areagotu egiten dituzte, intimitatearen galera eragiten dute askotan, etab.

Teknologia berrien eragina esparru guztietan horren handia izanik, hezkuntza arloak aldaketa nabarmenak jasan ditu azkenaldi honetan. Beraz, ikasle eta, batez ere, irakasleek ahaleginak egin behar dituzte berrikuntza prozesu honi egokitzeko. Era berean, irakaskuntzaren helburuak aldatu dira, gaur lehentasuna ikasleek honako gaitasunak gara ditzaten delarik: teknologien maneiua eskuratu, informazioa modu kritikoan tratatu, jarrera eta balore positiboak garatu teknologiarekiko, egunerokotasunean teknologiak erabili, etab.

Ondorioz, moldakuntza-prozesu etengabe baten barne gaude sartuta, non Teknologia Berrien erabilpen kritikoa bultzatzea lehentasunetako bat izango den.


Testuaren irakurketatik ateratako BOST HITZ GAKO
Teknologizazioa
Erabilera kritikoa
Globalizazioa
Dependentzia
Birkontzeptualizazioa

Irakurketa dela eta, burura etorri zaizkigu BI GALDERA NAGUSI:
  •  Nola lor genezake teknologia berriak egunerokotasunean erabiltzea dependentziarik sortu gabe?
  •  Gai izango ote gara, irakasle bezala, arlo honetan ikasleek guk baino gehiago jakin dezaketela onartzen eta egoera horiei aurre egiten?
GURE BEHARREN ZERRENDA
  • Hezkuntzaren teknologizazio egoera berri honi aurre egiteko trebetasunak garatu
  • Ezagutzak eguneratu
  • Irakasleon lana eraginkorragoa izan dadin, baliabide teknologikoak ezagutu eta maneiatu
  • Irakasleok izan beharrean ezagutzaren transmisore, ikasleek beraiek guri gauzak erakuts diezazkiguketela onartu
  • Kritikotasuna bultzatu ikasleengan, Teknologia Berrien zentzuzko erabilera bultzatuz

No hay comentarios:

Publicar un comentario