OPORRALDI EURITSUA


Eguraldi txarra eduki dugu Aste Santu honetan. Ez soilik lehenengo astean, baizik eta ikasleok (eta irakasleek, jakina) disfruta dezakegun bigarren aste libre honetan ere bai.

Hementxe geratu garenok, beraz, eguzkitan ezin izan gara jarri, ezta, oporraldia aprobetxatuz, Euskadi bisitatzera etorri diren hainbat turista ere.

Baina guztiak ez dira notizia txarrak izango: krisialdia, eguraldi kaskarra... Bada ordua berri positiboak ateratzeko! Eguraldia gorabehera, Euskadik turista kopuru handia jaso du Aste Santu honetan, hotelen %80 bete egin delarik. Adibide bat aipatzearren, Gasteizek 1,6 milioi euro irabazi ditu turismoa dela eta.

Hain handia izan da hiriburuak lortutako etekina, ezen "formaziorako jardunaldi" batzuk ari dira planeatzen maiatza aldera taxistei, hoteletako langileei, nekazal-turismoa kudeatzen dutenei, etab. zuzenduta, bisitariei hiriaren baliabide turistikoen berri emateko gakoak jakinarazteko. Iniziatiba ona dirudigu honek, krisialdi garaian norberak dituen baliabideak ustiatu egin behar dira eta.

Hortaz, jarrai ezazue, oporrak izatekotan, astetxo hau disfrutatzen, eguraldi oso ona igarri ez duten arren.

Badakizue, praktikan jarri hamaika alditan entzuna dugun esaldia: "Al mal tiempo buena cara!"

2012/04/05 ASTE SANTUA KRISI GARAIAN

Aste honetan Bilbon izan dugu prozesio berezia. Lanik ez dutenen prozesioa, krisiak ukituen prozesioa, hilabete amaierara zailtasunak dituztenen prozesioa. Hauxe izan da paso berezia. Euskal Gobernuaren egoitzatik atera dira eta Foruen Jauregiraino heldu da. Bizkaiko  kolektibo-sozial ezberdinetatik etorritako partaideak Kofradi eta penitente bihurtu dira eta hauek bizkarrean eraman dute krisiaren pasoa. Mobilizazio honekin desauzioen igoera ere salatu nahi izan dute familien beharrei erantzun diezaiokeen benetako sozial politikarik ez delako existitzen.