2012/04/19 ESTRESA: BIZITZA PATXADAZ HARTU BEHAR DA


Gero eta gutxiago geratzen da gure ekarpena gainerako klasekidekin konpartitzeko  eta tentsioa nabari da gure artean. Ia gehiena prest izan arren, azken momentuko aldaketa txikiek eta eguna hurbiltzear dagoela ikusteak estresa sortzen digu.
 
Stress hitza, gaur egun oso maiz entzuten dugun berba da. Fisikan erabili zen lehen aldiz eta hogeita hamarreko hamarkadan hartu zuen Hans Seyle-k, pertsonak arrazoi ezberdinengatik jasandako erreakzioak sortzen dituzten gorabehera eta gertaerak aipatzeko. Estres ona positiboa da: egoera zailak jasaten eta ingurunearen eskaeren aurrean erreakzionatzen laguntzen du. Estres negatiboak berriz, organismoa egoera batera egokitzeko gauza ez denean, ingurunearen eskaerei erantzun egokirik ez dio ematen. Neurriz gaineko aktibazio eta antsietatea sortzen da, gauzetan eraginkortasunez zentratzeko gaitasunik ezarekin batera.

Beraz, izatekota hobe da estres positiboa izatea baina gure gomendioa bizitza patxadaz hartzea da. Zaila egiten bazaizue hemen duzue aplikatu beharreko formula. Gu ere saiatuko gara erabiltzen.

"Fórmula antiestres: primero no procuparse por las cosas pequeñas y segundo recordar que casi todas las cosas en esta vida son pequeñas."  Adam J. Jackson  

********************************************

Zorionak BloggEroak taldekoie beraien aurkezpenagaitik, kontsumo eta bretxa digitalaren saiotik esaldi honekin gelditzen gara: "TEKNOLOGIA BERRI UGARI IZAN ARREN, BALIABIDERIK IZAN EZEAN EZER GUTXI EGIN DEZAKEGU".