2012/05/03 ESPERIENTZIAK PARTEKATZEN

Aste honetan ere asko izan dira ikaskuntza esperientzietan bizitutako sentipen, hausnarketa, burutapen, ideia, ezagutza,.... ondorioz esperientzia bakoitzetik hartutako ebidentziek, aurreko asteko etorkizunerako maleta bete bete egingo lukete. Baina maleta horretan oraindik ere izango dugu zer sartu, beraz, guretzat garrantzitsuena izan dena zerrendatu eta horiei lekutxo bat egingo diegu:

  • Lip-dud a CD batetan grabatuta, kooperazio eta talde lanaren  teknikak. Guztion laguntza bilduz eta bideo kamera erabiliz izugarrizko "filma" egin daitekeela erakusteko.
  • "Site" web orrialdean gure txokoa sortzeko instrukzioak.
  • Eraikuntzen dinamika eta Cadaver Exquisito esperientziak. Ziurrenik etorkizuneko helmugaren batetan, kulturartekotasunak bere lekua izango du eta kasu horretan, bi baliabide hauen nondik norakoak biltzen dituen koadernotxoa oso ondo etorriko zaigu. Hori bai, gainazalean "Zaindu maite duzun hori eta zaindu gorroto duzun hori" izenburu duelarik, oroitzapenak berpizteko.
  • Mobilarekin egin daitezkeen ariketen adibideak eta 7 aginduak.
* Tamalez "denboraren makina" eta "lekuz aldatzeko makina" ezingo ditugu eraman fisikoki, baina oroimenean izango dute beraien lekua.

Zerrenda bukatutakoan, idatzitakoari buruz hausnarketa egiten aritu gara. Talde bakoitzak bere ezagutzak partekatzeko izan duen askatasunak, baliabideei dagokionez, aniztasuna ekarri du gelara. Horrek aurkezpenen egileak motibatu egin dituela uste dugu eta ondorioz, hartzaileak ere berdin sentiarazi gaituzte. Beraz, ez ahaztu  " Ikaslea beraren ikasketa-prozesuan protagonista izatea onuragarria da, bakoitzak bere ardura izanik".