LAMIAK

ZERGATIK LAMIENESKATZA?

"Hezkuntzari aplikaturiko teknologia berriak" deritzon ikasgai honetan garatuko dugun gure blogak Teknologia Berriak aztertzea eta, jakina, hauen erabileran trebatzea du helburu. Hala eta guztiz ere, IKTak erabiltzeagatik ez ditugu zertan teknologizazioarekin zerikusirik ez duten gauzak baztertu. Era berean, pil-pilean dauden gaiak aztertu egingo ditugu, sentimenduak, hausnarketa pertsonalak eta gure izaeraren adierazle diren pentsamenduak albo batera utzi gabe.

Lamieneskatzak antzinako lamien leizezuloak eta elkarguneak ziren modu berean, egun hauxe izango da erdi-sorginak garen gu elkartzeko tokia!

Bide batez, lamiei buruz zertxobait gehiago ikasi nahi izatekotan, beheko ekarpenak begira ditzakezue.



EZAGUTZEN AL DUZU LOURDES IRIONDO?

Lourdes Iriondo Mujika (Donostia, 1937ko martxoaren 27a- Urnieta, 2005eko abenduaren 27a) euskal kantaria izan zen. Urnietan bizi izan zen txikitatik. "Ez Dok Amairu" taldearen kidea izan zen hasieratik. Xabier Lete kantari ezagunarekin ezkondu zen. Abeslari moduan izan zen ezaguna batez ere, baina idazlan batzuk ere argitaratu zituen.
 80.hamarkadan hainbat ipuin bideo bihurtu zituzten, IKTen erabilera eginez berak ere.
Esate baterako "Mari Zikin":




Ikastolarekin ere harreman estua izan zuen. Urnietako haurrei eta gaztetxoei parrokian, ikastolan, kultur etxean eta herrian  euskal kantuak, marrazkiak eta irudigintza, eskulanak, ipuinak eta antzerkiak erakutsi zizkien.
 Lamien inguruko istorioak ere kontatu zituen. Hara hemen, Lourdes Iriondoren omenez, Urnietako Sarobe antzokian kantuzale elkarteak antolatutako kantaldia:





SAR ZAITEZ LAMIEN MUNDUAN!




 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario