GREBA OROKORRA: MARTXOAREN 29a

( Sindikatu abertzaleen Bilboko manifestazioa (2012-03-29)  Luis Jauregialtzo / Argazki Press)

Martxoaren 29rako, Hego Euskal sindikatu guztiek greba orokorrerako egindako deiak, lurralde guztietan jarraipen zabala izan duela diote zenbait edabidek. 2009ko, 2010eko eta iazko grebak, industrian eta sektore publikoan nabaritu ziren batez ere baina aurtengoa sektore pribatuko beste arlo batzuetan ere bai, merkataritzan gehienbat. Azken urteetako jende gehien bildu zen goizean zein arratsaldean egindako mobilizazioetan: hiriburuetako goizeko manifestazioetan ehun mila lagunek baino gehiagok parte hartu zuten.
Greba orokor hau, Espainiako Kongresuak onartutako lan erreformaren kontra zen. Sindikatuen esanetan, gobernuak kaleratzea erraztuta sortu nahi du enplegua eta besteak beste, 45 eguneko kalte-ordaineko kontratu mugagabea kendu eta 33 egunekoa ezarriko duela. Gainera, enpresek salmentak jaisteagatik kaleratu ahal izango dituztela langileak.

 "Erreforma gehiago egon ez daitezen beharrezkoa da greba egitea" esaten omen zieten piketeek lanean ari zirenei. Azkena izango ote da martxoaren 29ko greba orokor hau?