2012 / 05 / 17 POSTPROGRAMA

Bazen behin, Magisteritza eskolan talde zintzo eta langile bat. Haien lehen eguna zen klasean, eta …  Hara! Teknologia berrien ikasgaia tokatu behar!  Zer egingo dugu? Norbaitek ezagutzen du zerbait gai honi buruz? Teknologian “friki”-ren bat ezagutu beharko dugu! Hasi ziren arduratuta elkar galdezka.

Iritsi zen irakaslea, ikasgaiaren nondik norakoak azaltzeko, baina taldearen urduritasuna ez zen baretu. Irakasleak ez zituen ikasle urduriak gogoko, beraz, Ludovico Einaudi aurkeztea erabaki zuen! Hori zen goxotasuna! Musika notak ia eskuekin uki zitezkeen! Lasaitasuna gutxika - gutxika taldean nagusitzen hasi zen. Ikasgaia ez zen hasieran uste bezain beldurgarria …

Hurrengo egunean ere irakasleak opari bat eman zien bere ikasleei! Hori bai zortea! Frederick arratoitxoaren bisitarekin poztu zien eguna. Honekin batera, ikasgai honetan zer gauza ikastea gustatuko litzaiekeen galdetu zien, eta agertutako ideiekin, eztabaidatxo bat egin zuten klasean. Bai bitxia ikasleek ikasi nahi dutena aukeratzeko posibilitatea izatea! 

Asteburua aurrekoak baino lasaiago pasa zuten, ikasgaia bideratzen zihoan. Taldeak sorpresak jada bukatuak zeudela uste zuen, baina ez! Hurrengo klase egunean irakasleak konpainia berria ekarri zuen,  atzerritik gainera! Hezkuntza sisteman aditua den Ken Robinson famatua, hain zuzen ere.  Honek, bere ezagutza guztiak oparitu zizkieten ikasleei, bai erabilgarriak eta interesgarriak!
Aurreko bisitak duda bat sorrarazi zuen taldekideengan, zergatik dira beti gizonezkoak bisitan datozenak? Emakumeek ez al dute hitzaldirik ematen? Hau ikertu beharra zegoen. Komunikabideetan ematen den bere irudia aztertzeari ekin zioten, Emakumearen Nazioarteko eguna zela aprobetxatuz. Ondoren, guztia Glogster programaren bidez jasotako poster batean irudikatu zuen talde finak.

A zelako imajinazioa duen  irakasle honek! Izan ere, krisi garaian kreatibitatea da aurrera egiteko beharrezkoa den tresna. Horren gainean egon ziren hitz egiten ikaskide guztiak, baita konpetentzia digitalari buruz ere. Honetarako, Manuel Arearen laguntza jaso zuten.
Irakasle honek izugarrizko lagun piloa zuen: Manuel Area, Ken Robinson, Frederick, eta Joxemi Correa! Azken hau berria da, ez? Sorpresa! Azken honek ere bisita egin zien taldekoei! Honen eskutik, teknologia berriak eskolan erabiltzeko onurak landu zituzten.
Guztia ez zen lan egitea izan baina, jai egunak ere izan zituzten: Aste santuko opor euritsuak! Hala ere, bueltan estresaz gain ilusioa bueltatu zen taldekideen gorputzera, lan mordoa zuten aurkeztu, entregatu eta egiteko, baita teknologia berrietan ere.  

Lana bukatutakoan, egindakoa klase-kideen aurrean aurkezteko unea iritsi zen, eta honekin batera urduritasuna!  Baina aurkezpenarekin hasi eta  egonezina alde batera utzi zuten, nork pentsatuko zuen hainbeste disfrutatuko zutela! Eta klase-kideei hainbeste gustatuko zitzaiela!

Kurtsoa bukatzear zegoen jada, ia konturatu ere egin gabe, azken lanak entregatzeko unea iritsi zitzaien: ebaluazioak, bloga ixtea, eta kurtsoan ikasitako guztia postprograma batean jasotzea. Orduan ohartu zen taldea, kurtsoan zehar ikasitakoa hasieran uste baino baliagarriagoa zela, eta teknologia berrietan lehen baino ezagutza gehiago zituztela!


No hay comentarios:

Publicar un comentario